XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) bihotza eta hamabost minutuok ezin luzeagoak iruditu zitzaizkion.
Kukua ezagutzeko irrikatzen zegoen.
Orratz luzea azken minutuaren gainean jarri zenean, arnasari eutsi eta bere baitan 60 zenbatzen hasi zen: 60, 59, 58,... 3, 2 eta... 1!
Atetxoa zabaldu zen malguki batek eragina eta...
- Putza!
Ez dago kukurik!
Gurasoak asaldaturik esnatu ziren haren negar zoroa entzun zutenean.
- Zer gertatzen zaio Eiderri?
Beraren logelara joan eta negar-malkotan erostaka topatu zuten ohean etzanik.
- Zer duzu, laztana?
Ez zaizu gustatu Olentzerok ekarri dizun oparia, ala?
- Bai, baina ez dauka kukurik!
Aitak begiratu eta egia zen: atetxoaren atzean ez zegoen txoririk; hutsik zegoen.
- Agian ezkutatu egin da